EGUN MARTXAN DAUDEN ENERGIA SEKTOREKO PROIEKTUAK

Proiektu honetan, birgaitze energetikoko plan bat egin eta aplikatu nahi da Tknikan, energia aurrezpen nabarmen eta frogagarriak eta beste ikastetxe batzuetara eraman daitezkeen irtenbideak eta tresnak sortzea ahalbidetzen duena.  Horretarako, honako lan arlo hauek identifikatu dira:

 

  • Monitorizazioa: Smart meteringa, energia-kudeaketako softwarea, datu-analisia, hobekuntza-analisia, kontsumoaren optimizazioa, etab.
  • Eraikina diseinatzeko eta ezaugarritzeko tresnak:
    • Diseinu eta analisi-tresnak: Simulazio dinamikoko softwarea (Energy plus+Openstudio+Sketcup).
    • Landa-neurketak: Transmitantzia-neurketa, infiltrazioei eta hermetikotasunari buruzko testa, termografiak, konforta, aire-kalitatea, etab.
    • Ziurtapen energetikorako tresnak
  • Eskaeraren murrizketa:
    • Inguratzailea birgaitzea (SATE, etab.)
    • Eskaera murrizteko sistema pasiboak.
    • Eskaera izugarri murrizteko sistemak (eraikin pasiboak, Standard Enerphit). 
    • Material isolatzaileak: Material berriak. Instalatzeko edo aplikatzeko metodoak.
  • Kontsumoak murriztea:
    • Instalazioen domotizazioa: Instalazioen automatizazio eta kontrolerako erraz aplikatzen diren eta kostu txikia duten sistemak (low cost electronic systems) garatzea. Smartphoneen bidezko kontrola. 
    • Teknologia eta sistema efizienteagoen aplikazioa: LED argiteria, berokuntza-sistemak efizienteagoak (instalazioaren sektorizazioa, tenperatura baxuko diseinua, emari aldakorra, etab.)
    • Erabiltzaileen kontzientziazioa: Ohitura-aldaketak bultzatuko dituzten informazio eta kontzientziazio-pantailak garatzea. Blog-garapena.
  • Energia berriztagarrien integrazioa:
    • Autokontsumorako eta sorkuntza banaturako sistemak.
    • Energia berriak erabiltzea. CO2ren emisioan analisia.
    • Energy-plus eraikinak.
    • Proiektuen finantza-analisiak.
  • Materialen eta prozesuen iraunkortasuna: Karbono-aztarnaren analisia.

 

Parte hartzen duten enpresak: IDDEI, Daia Solutions, Giroa, LCCE (ENEDI taldea), Kursaal rehabilitaciones.

 

Zentro laguntzaileak: Proiektu honetan, eraikuntzaren sektoreko zenbait zentrok ematen dute laguntza: Gasteizko eraikuntza-zentroak eta Donostiako eraikuntza-zentroak.

 

Iraupena: 2013-2016