INSTALAZIO TERMIKOAK ETA FLUIDODUNAK MANTENTZEA (EEBB ere lantzen dituzte)
BEROA SORTZEKO INSTALAZIOAK (EEBB ere lantzen dituzte)
KLIMATIZAZIO ETA HOTZ INSTALAKUNTZAK
SMART SPACE Ikerketa Proiektua
Hotz-Bero eta Elektronika departamenduak elkarlanean. Departamentu bakoitzetik irakasle bana liberatuta dago 4h egunean proiektuan lan egiteko. Departamentuek beraiek erabakitzen dituzte proiektuak.
Deskribapena:
Lehen fase batean, birgaitze energetikoa burutuko da, honela espazioa definitzen duten itxiturak isolatu egingo dira bertako bero transmisioa minimizatuz. Honen aurretik iparrera ematen duen
itxituraren transmisio koefizientea neurtu da eta kamara termografiko bitartez itxituren akats nagusiak identifikatu dira. Birgaitzearen ondoren neurketa errepikatuko da lortutako emaitzen onurak
aztertu ahal izateko. Era berean Don Boscoko ikasle den Aitor Hernandezek orain espazioak izango lukeen kalifikazio energetikoaren txostena burutu du eta honela proiektuaren amaieran lortutako
kalifikazio berriarekin alderatu ahal izango da. Bigarren fasean instalazio termikoak gehituko dira espazioa klimatizatzeko. Bertan aurreko fasean bezala energia aurrezpena eta ingurugiroa izango
dira protagonistak, honela zentzu honetan dauden aukera ezberdinak bertan integratzea da helburua.
Hirugarren fasean, konforta izango da ardatz, iluminazio sistema egokiak, domotika instalazioak, instalazioen kontrol adimendua, etab garatuko dira. Guzti hau Android teknologia erabiliz
uztartuko da eta dena web orrialde batetik kontrolatu eta jarraitu ahal izango da.
Behin hiru faseak osatuta, espazioa erakustoki bihurtuko da, bertan ikasleek klasetan jorratutako sistemak aztertzeko aukera izango dute eta era berean inguruko enpresen eskura egongo da.
Proiektuan hainbat alor bateratzen direnez, esparru desberdinen arteko interakzio ugari sortzen ari dira eta sortuko den interesa handia izango delakoan gaude.
Kursaal Rehabilitaciones enpresarekin kolaboratzen dutela esan digute (lehen fasean), baina gainontzeko enpresak ez dizkigute esan nahi izan.
Aurretik egindako Proiektuak (asko energiaren alorrean):