kenkari fiskalak: teknologia garbien euskal zerrendan jasotako ingurumen-ekipamenduak eskuratzeagatik

 

Erakunde deitzailea: IHOBE

 

Helburua: Energia eraginkortasuna, lehengaien aurrezkia, hondakinen balioztatzea, eta isurketen eta isurien  murrizketa bultzatzea da, bestek beste

 

Onuradunak: Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako ingurumen-ekipamenduetako bat edo batzuk txertatzen duen enpresa oro.

 

Kenkariaren gehienezko zenbateakoa: %30 Sozietateen Gaineko Zergaren kuotan.

Sistema horrek eskaintzen duen abantaila nagusia da kenkari hori automatikoki aplikatzeko aukera dagoela eta, hain zuzen ere, ingurumen-ekipoak erosteko inbertsioengatik lor daitezkeen % 15eko ohiko kenkariak baino errazago lor daitekeela.

Halaber, inpaktu poluitzailea murrizten eta zuzentzen duten ekipoetan egiten diren inbertsioen kasuan, kuota likidoaren % 15eko kenkariari eusten zaio (ohiko erregu-prozedura).

Betebeharrak: Ondoko alderdi hauek jakinarazi behar zaizkio Ihoberi: instalatutako ekipamendu eta osagaiei buruzko informazioa, egindako inbertsioa eta ingurumen-hobekuntzari dagokionez espero dituzten emaitzak.

Horretarako, Ihoberen webgunean dagoen Enpresek bete beharreko formularioa bete behar dute, eskatutako informazioa adierazita.

Informazio gehiago:

 

http://www.ihobe.eus/Paginas/Ficha.aspx?IdMenu=d3fb298c-cca4-422a-8f79-3162af7a0141&Idioma=eu-ES